O no será-Edo ez da izango : Indarkeria matxisten kontrako protokoloa

O no será

06-06-2023 • 57分

Badatoz auzoetako, herrietako eta hiriburuetako jaiak. Badatoz kontzertuak, aisialdirako hainbat aukera, parrandak… Jaiak, gozatzeko espazioak dira, jende berria ezagutu eta aisialdiaz gozatzeko egunak. Baina zoritxarrez, uda garaian eta bereziki jai-eremuetan, emakume gisa irakurritako gorputzek jasaten ditugun indarkeria eta eraso matxistak ere protagonista bihurtzen dira. Nahiz eta gizartean gero eta kontzientzia gehiago egon, gero eta ekimen gehiago martxan jarri… salaketek jarraitzen dute.  Azkenengo urteetan jai eremu askotan sortu eta landu dira erasoen aurkako protokoloak eta Gasteizko Mugimendu Feministak ere urteak daramatza horren inguruko hausnarketa kolektiboa lantzen eta eragileen konpromisoa lortzen. Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna bezala ulertzen da protokoloa, jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragile ugariren eta norbanakoen inplikazioa eskatzen duena. Azken hilabeteotan Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldea buru belarri dabil orain arteko protokoloari buelta bat emateko nahian. Txosten berria aurkeztu dute Gasteizko auzoetako eta eragileen aurrean, aurkeztutako oinarritzat hartuz, protokoloa osatzeko asmoz. Protokolo eguneratu honek ikuspuntu desberdinak txertatzen ditu eta aldi berean termino berriek ere lekua hartu dute. Hala nola, indarkeria matxista jasaten duen sujetua zabaldu da, LGTBI+ kolektiboa eta sexu genero disidenteak ere barneratuz. Guzti honetaz hitzegiteko, protokoloa azaltzeko eta bestelakoak ulertzeko, gaurkoan gurekin Ale eta Amaia izan ditugu, Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldeko kideak. Hauek izan dira irratsaioan zehar entzundako abestiak: Alarma Morea: “Ez beti da ez” IRA: “Mantenlo patriarcal” Pottors ta Klito: “Autodefentsa feminista” VIRUTA FTM & DISKORDIA CON Z, LÚA Y SAGARIS: “Privilegios masculinos”

お客様へのおすすめ

TOWNtalk the podcast
TOWNtalk the podcast
Town of Chapel Hill
Plead the Fifth
Plead the Fifth
Rob Schwartz
Blue Resilience
Blue Resilience
The Auburn Police Department
ZUKUNFT IST ORANGE
ZUKUNFT IST ORANGE
Stefan B. Mies, Kathrin Laymann, Marianne Altgeld, Sascha Kraft
Clearwater County Podcasts
Clearwater County Podcasts
Clearwater County Podcasts
La Tribuna
La Tribuna
Giornale di Brescia
Hemisferios
Hemisferios
Decisión Radio
Rethinking Hunger
Rethinking Hunger
The New Mexico Out-of-School Time Network
Les indécis
Les indécis
Alex Darmon
Fighting for the Injured
Fighting for the Injured
Woodruff Johnson & Evans Law Firm
That's My Point
That's My Point
City of High Point
C Sorø
C Sorø
Konservative Sorø